2018ko Munduko Arrozak Altsasun

iraila 13, 2018

Aurten Munduko Arrozen IV.  Saioa ospatuko da Altsasuko jaietan, irailaren 16an goizeko 11tatik aurrera, karpan. Herrialde eta eragile desberdinetako partaideak egongo dira: Maroko, Ekuador, Bangladesh, Sahara, Sakana Harrera Harana (Altsasu), ZASKA (Zurrumurruen Kontrako Nafarroako Sarea) eta Valentzia, goizeko 11:00tan hasiko dira jakiak prestatzen. 13:00ak aldera deia egiten diote jendeari pasa daitezen karpatik jakien prestaketa nolakoa den ikus-usaindu-sumatzera eta sukaldariekin harremanetan jartzera, elkar ezagutzera… Eguerdiko 14:00etan, prestaturiko arrozen dastaketatxiki bat izanen da. Guzti hau musikaz girotua, eta sentisbilizaziorako tartea ZASKAren eskutik eta Sakana Harrera Haranaren eskutik etorriko da. Txikienentzat jolaserako tartea egongo da. Partehartzaileek elkarrekin bazkaldu eta toki anitzetako pertsonen artea harremana bultzatu, zurrumurruak ekidin, eta harreman baikorrak sortuko dira. Aniztasuna bermatua egonen da, beraz, anima dadila jendea.

 


<< atzera