Aurten ere, Literatura Geraldiak zikloa abian da. Herri ezberdinetan antolatutako 12 saiok ostatuko dute otsailaren 29tik apirilaren 26ra arte.
Helburuak
Honako hau da proposamen honen xede nagusia:
- Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
- Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
- Euskal liburugintza indartzea.
- Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
- Esperientzia literarioak konpartitzea.
Literatura solasaldiak eta Lantegiak
2024. urteko udaberrian burutuko dira saioak hainbat herritan. Guztira 12 saio antolatu dira:
Literatura solasaldiak
LIBURUA | HIZLARIA | LEKUA | EGUNA / ORDUA |
Bichta éder | Eneko Bidegain | Irurita | Otsailak 29, 19:00 |
Juana | Jon Artano | Etxaleku | Martxoak 16, 11:00 |
Azken etxea | Arantxa Uretabizkaia | Altsasu | Martxoak 20, 18:30 |
Ez erran inori | Maddi Ane Txoperena | Erratzu | Apirilak 19, 19:00 |
Lurraz beste | Garazi Arrula | Bera | Apirilak 20, 10:30 |
Oso latza izan da | Xabier Mendiguren eta Jon Arratibel “Xafan” | Etxarri Aranatz | Apirilak 22, 19:00 |
Ez erran inori | Maddi Ane Txoperena | Lekunberri | Apirilak 23, 18:30 |
Azken etxea | Arantxa Urretabizkaia | Arantza | Apirilak 24, 18:00 |
Itzulerak | Miren Agur Meabe | Uharte Arakil | Apirilak 26, 19:00 |
Errezitaldia
IZENBURUA | HIZLARIA | LEKUA | EGUNA/ ORDUA |
Arkanbele kantak | Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentes | Leitza | Apirilak 24, 18:30 |
Hitzaldiak
IZENBURUA | HIZLARIA/ MUSIKARIA | LEKUA | EGUNA/ ORDUA |
Nola irakurri literatura ikuspegi feministarekin | Iratxe Retolaza | Larraintzar | Apirilak 5, 19:00 |
Literatura euskaraz gaur egun | Beñat Sarasola | Lesaka | Apirilak 26, 18:30 |
Erakunde antolatzaileak
- Baztango Udala
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
- Sakanako Mankomunitatea
Erakunde laguntzailea
Nafarroako Gobernua
Informazio gehiago
Araitz- Betelu-Larraun- Lekunberriko Euskara Zerbitzua (Ainhoa Beraza): 948504400 / larbeleareuskaraz@iparmank.eus
Sakanako Mankomunitatea ( Castillo Suárez): 948464867 / euskara1@sakana-mank.eus