Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

BIKO-TEKA 2023 DEIALDIA

Galtzagorri Elkarteak, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren zazpigarren edizioa burutuko du Iruñean datorren urtarrilaren 23tik 27ra.

Ekimen hau haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren laguntzari esker gauzatzen da.

BIKO-TEKA 2023an idazle eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko ditugu berriz ere: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da zazpigarren edizio honetan.

Harkaitz Cano idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak gidatuko dute tailerra.

Zazpigarren tailer honetara Garazi Arrula editorea eta Asun Agiriano bibliotekaria gonbidatu ditugu.

Bi aditu hauen eskutik euskal album ilustratuen edizioa eta euskarazko albumen irakurleen esperientzia ezagutuko ditugu bertatik bertara.

Lekua: Iruñeko Kondestable Jauregian (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruñea).

Tailer honetan ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute. Interesatuta dauden idazle eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke.

Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko diegu.

Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

Dokumentazioa e-mail bidez bidali beharko dute helbide honetara: administrazioa@ibbygaltzagorri.eus

Abenduaren 2a da beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna: idazleek idazlan labur bat aurkeztu behar dute; ilustratzaileek 3 ilustrazio; bikoteek proiektuaren zirriborro bat.

Horrez gain, curriculuma eta NANaren kopia.

Hautagaien artean egile berriak lehenetsiko dira.

BIKOTEKA DEIALDIA