Sakanako alkate guztiek eta Mankeko lehendakariak honako manifestua sinatu dute:
2014ko maiatzean Sakanako eragile eta bertan ordezkaritza zuten talde politiko guztietako
ordezkarien oniritziarekin Sakana 2020 Plan Estrategikoa (SPE) onartu zen.
Bertan adostu ziren ekintzak aurrera eramateko, Nafarroako Gobernuaren, Eskualdeko eta
Erkidegoko eragileen elkarlana nahitaezkoa ikusi zen. Nafarroako Parlamentuak 2015 eko
Urtarrilaren 13an aho batez onartutako ebazpena ere iritzi horren adierazle da. Bertan,
azken urteotan Sakanan egindako lana eta ahalegina aitortzeaz gain, Nafarroako
Gobernuari eskualdeko eragileekin, SPEri diru eta gizabaliabideez hornitzeko norabidean,
adostasunak lantzeko eskari zuzena egin zitzaion.
Sakanako eskualdeak –bereziki Sakanako mendebaldeak (Altsasuk Sakana osoko
langabeziaren %49,1 a pairatzen du) bizi duen egoeraren eta Plan Estrategikoak lortutako
adostasunaren jakitun denok izanik, Nafarroako Gobernuari Sakandarrok onartutako
plangintza aurrera eramateko beharrezko baliabideak jartzea eta plangintzaren gauzatzean
parte aktibo izatea eskatzen diogu. Gogoratu behar da aurreko Gobernuarekin negoziaketak
hasiak zeudela, eta Lourdes Goicoechea kontseilariak ontzat eta beharrezkotzat jo zuela
Sakana2020 Plan Estrategikoa lagunduko zuen Nafar Gobernuaren eta Sakanako
Mankomunitatearen arteko Konbenioa sinatzea. Irekitako bidean sakontzea eta Plan
Estrategiko adostu hau gauzatu ahal izateko baliabideak hornitzea eskatzen dugu.
Sakanan bizi dugun egoeraren larriak eta gure herri eta eskualdearekiko konpromezuak,
legez ez dagozkigun eskumenak, horien artean Garapen ekonomikoaren sustapena , gure
gain hartu eta lantzera ekarri gaitu, baina ezinbestekoa deritzogu Nafarroako Gobernuaren
partehartze aktiboa. Bere eskumena baita Garapen Ekonomikorako politikak aurrera
eramateko baliabide eta baldintzak erraztea. Nafarroako Gobernua elkarlan dinamika
honetan sartzea ezinbestekoa da SPE bere osotasunean garatu ahal izateko, Sakanak ez
bai du baliabide nahikorik bere kabuz ibilbide osoa egiteko. Guk gure etxeko lanak egin
ditugu eta egiten jarritzeko prest gaude baina Nafarroako Gobernuari bere ardurak betetzea
dagokio ibilbide konpartitu honetan.
Honengatik guztiagatik, gure ibarrean adostutako ekintzak aurrera eramateko beharrezko
diren baldintza eta baliabide ekonomikoen inguruko gaiak adosteko Nafarroako Gobernuari
Sakanak horretarako izendatu dituen ordezkariekin bildu dadila eskatzen diogu. Ziur gaude,
Plan Estrategiko hau gauzatzea, garapen bide eraginkorra denez, aukera dela bai Sakanako
biztanleria eta enpresentzat, bai Nafarroa osoarentzat ere.
Aitor Larraza, Irurtzungo alkatea. Goio Santesteban Núñez, Arakilgo alkatea. Juan
Angel Beraza, Irañetako alkatea. Ainara Ayestaran, Uharte Arakilgo alkatea. Peio
Betelu, Arruazuko alkatea. Patxi Xabier Razkin, Lakuntzako alkatea. Karmele
Marañon, Arbizuko alkatea. Eneka Maiz, Etxarriko alkatea. Joseba Imaz, Ergoienako
alkatea. Egoitz Urritza, Bakaikuko alkatea. Bittor Gabirondo, Iturmendiko alkatea.
David Oroz, Urdiaingo alkatea. Javier Ollo, Altsasuko alkatea. Gurutze Rodriguez,
Olaztiko alkatea. Patxi Bengoetxea, Ziordiko alkatea. Aitor Karasatorre, Mank.-eko
lehendakaria.