Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Album ilustratu bat sortzeko tailerra Arbizuko liburutegian

Martxoaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, ilustrazio tailerra egingo da Arbizuko liburutegian 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Aitziber Alonso ilustratzailea eta Yolanda Arrieta idazlea arduratuko dira tailerra emateaz. Parte hartzen duten umeek album bat nola egiten den ikasiko dute, hitza eta irudia elkartuz, bi profesionalen laguntzarekin.

Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan, haurrak albumen mundura gerturatzeko.

Izen ematea Arbizuko liburutegian egin behar da martxoaren 22a baino lehen: 948 017 777  liburutegia@arbizu.eus.

albun ilustratua arbizun