Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Askotariko Sakana, aniztasuna erein

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, Kattalingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ Zerbitzuarekin elkarlanean hitzaldi eta ekitaldi ziklo bat antolatu du datozen asteetarako: Askotariko Sakana, aniztasuna erein.

Saioetarako edukiera murriztua dagoenez, gonbidapena eskuratu behar da: berdintasuna@sakana-mank.eus

Ekitaldiak

Abenduak 18, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo Kultur etxean – elebiz

  • “Homoamak-Tras la piel” film laburren emanaldia
  • HORMAK taldearen aurkezpena. Mendialdeako LGTBI+ kolektiboa
  • KATTALINGUNE LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena Goreti Etxepare Alberroren eskutik (Iparmendebaldeko Kattalingune zerbitzu publikoko sexologoa)

Abenduak 20, igandea, 17:00etan, Lakuntzako Kultur Etxean – euskaraz

“Meri, Mari eta Lari” antzezlana EIDABE.  (3 urtetatik aurrera)
Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azkenean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak dira, “Sentipenak askatu” diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek eta Maria Urcelayk sortutako ikuskizun hau umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Urtarrilak 14, osteguna, 19:00etan Etxarri Aranazko Kultur Etxean – euskaraz

  • “Trans formatzen” transexualitateari buruzko dokumentalaren aurkezpena. Ekaitz Goikoetxea (HiKiru)
  • NAIZEN, adingabe transexualen familien elkartekoen testigantzak. Edurne Koch
  • KATTALINGUNE LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena Goreti Etxepare Alberroren eskutik (Iparmendebaldeko Kattalingune zerbitzu publikoko sexologoa)

Urtarrilak 21, osteguna, Olaztiko Kultur etxean

Homoamak-Tras la piel film laburrak
Hormak. Mendialdeako LGTBI+ kolektiboa
Naizen familien testigantza
Kattalingune aurkezpena