Abenduaren 19an, 19:000etan, Lakuntzako kultur etxean, Tarima beltza teatroa-ren eskutik “A la deriva” antzezlanaz gozatu ahal izanen da. Sarrerak leihatilan salduko dira bost eurotan.
A la deriva
Gerrateek, gizakiak denboran zehar sorturiko ezbeharrek azaleratzen dutena baino gehiago suntsitzen dute. Inork jarraitu nahi ez duen arrasto bat uzten dute: guztia galtzen duten pertsonen arrastoa, inongoak ez diren pertsonak, lurralde berri batean jende berriarekin topo egiteko itxaropena soilik duten pertsonen arrastoa. Azken finean, bake bila dabiltzan pertsonak.
Egilea: Juanma Casero
Zuzendaritza: Juanan Oyarzun
Antzezleak: Juan Manuel Herrero, Marta Diego, Merche Herrera, Nahikari Gonzalez eta Olivi Galparsoro
Zuzeneko musika: Olatz Garde