“A la deriva” antzezlana abenduaren 19an, Lakuntzan

abendua 17, 2020

Abenduaren 19an, 19:000etan, Lakuntzako kultur etxean, Tarima beltza teatroa-ren eskutik “A la deriva” antzezlanaz gozatu ahal izanen da. Sarrerak leihatilan salduko dira bost eurotan.

A la deriva

Gerrateek, gizakiak denboran zehar sorturiko ezbeharrek azaleratzen dutena baino gehiago suntsitzen dute. Inork jarraitu nahi ez duen arrasto bat uzten dute: guztia galtzen duten pertsonen arrastoa, inongoak ez diren pertsonak,  lurralde berri batean jende berriarekin topo egiteko itxaropena soilik duten pertsonen arrastoa. Azken finean, bake bila dabiltzan pertsonak.

Egilea: Juanma Casero
Zuzendaritza: Juanan Oyarzun
Antzezleak:  Juan Manuel Herrero, Marta Diego, Merche Herrera, Nahikari Gonzalez eta Olivi Galparsoro
Zuzeneko musika: Olatz Garde

Ikuskizunaren kartela 


<< atzera