Karla Fernández de Gamboa Vázquezek, Hezkuntzan doktorea, EHUko irakaslea eta album ilustratuetan adituak, martxoaren 30ean “Album ilustratuak elkarrekin irakurtzen” hitzaldi-lantegia eskainiko du Arbizuko Kattuka Haur eskolan arratsaldeko 17:30etatik, 19:00etara.
0-6 urte bitarteko umeendako gomendagarriak diren album ilustratuak aukeratzeko irizpideak, horiek irakurtzean kontuan hartu beharreko elementuak eta nola jardun azalduko du tailergileak.
Guraso, irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, zaintzaile eta bitartekariendako edo haur literatura gustuko duen edonorendako pentsatuta dago lantegia.
Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean.