Sakana aktiboa Sakanako jarduera fisikorako orientazio zerbitzua da. Gizarte aktiboagoa lortzea du xede eta Sakanako Mankomunitateak, ibarreko osasun zentroek, gizarte zerbitzuek eta udalek elkarlanean sustatutako ekimena da. Helburu nagusia, edozein adineko pertsonen jarduera fisikoaren praktika handitzea da, eta egonean egotea murriztuz.
Horretarako, pertsona bakoitzari egokitutako programak gomendatzen dituen orientatzaile bat dago eta norbanakoak Etxarri Aranazko osasun zentroan hartzen ditu aurretik hitzordua hartuta (aktibatu@sakana-mank.eus – T: 608697550 – Iraitz).
Taldean garatzeko bi programa ere abian dira, oraingoz Etxarrin eta Arbizun, baina pixkanaka eskualde osoan zabaltzen joanen dira. Hala ere, nahi duenak herri hauetako programetan parte har dezake doan.
Helduhezifit
Helburu nagusia, taldean, ariketa fisikoa egiten ikastea eta hau egiteko autonomia lortzea da. Hitzorduak hemen klik eginda.
Ttipi-ttapa
Pasieran ibiltzeko hitzordu bat da ttipi-ttapa programa. Arbizun asteartero, 16:00etan biltzen dira plazan eta Etxarri Aranatzen, ostegunero, 16:00etan osasun zentroko atarian.