Otsailaren 19an LGTBI+ fobia aurkako eguna da kirol arloan, egun orri keinu eginez, Sakanan hasi berri den Kattalingune, LGTBI+ harrera bulegoa, aurkeztuko zaie kirol eragileei.
Sexu eta genero aniztasunari buruzko solasaldi bat izango da eta kirolean LGTBI+ errealitatea zein den elkarbanatzeko aukera izango da.
Kirol entrenatzaile, arbitro-epaile, kirolari eta kirolarekin zerikusia duen pertsona guztiei zuzendua dago.
Aurkezpena, Lakuntzako udaleko pleno gelan izango da otsailaren 25ean, arratsaldeko 16:00tan.
Segurtasun neurriak kontuan izango dira, eta edukiera mugatua denez izena eman behar da.
Izena emateko azken eguna otsailaren 22a da: kirolak@sakana-mank.eus 948 468 866