Kattalingune, LGTBI+ harrera bulegoa, aurkeztuko zaie kirol eragileei

otsaila 14, 2021

Otsailaren 19an LGTBI+ fobia aurkako eguna da kirol arloan, egun orri keinu eginez, Sakanan hasi berri den Kattalingune, LGTBI+ harrera bulegoa, aurkeztuko zaie kirol eragileei.

Sexu eta genero aniztasunari buruzko solasaldi bat izango da eta  kirolean LGTBI+ errealitatea zein den elkarbanatzeko aukera izango da.

Kirol entrenatzaile, arbitro-epaile, kirolari eta kirolarekin zerikusia duen pertsona guztiei zuzendua dago.

Aurkezpena, Lakuntzako udaleko pleno gelan izango da otsailaren 25ean, arratsaldeko 16:00tan.

Segurtasun neurriak kontuan izango dira, eta edukiera mugatua denez izena eman behar da.

Izena emateko azken eguna otsailaren 22a da:  kirolak@sakana-mank.eus 948 468 866

Kartela PDFan


<< atzera