Nafarroako Gobernuak, Euskararen Nazioarteko Eguna izanen dela-eta, Ane eta ohe hegalaria familiarendako antzerki musikaduna eskainiko du Altsasun, doan. Ikuskizuna, abenduaren 6an izanen da, Iortia kultur gunean, 17:30ean.
Antzezlanean kontatzen den istorioan neskatiko bat agertuko da, lo egitea gorroto duena. Garai batean amatxik ipuinak kontatzen zizkion ohatzera joan aurretik, baina Anek lau urte ditu orain, eta amatxirik ez, eta bere gelan bakarrik gelditzen denean ez du begirik bildu nahi izaten.
Lan hau Xaldun kortin materialean oinarrituta dago: ahozko tradiziotik berreskuratu dira herri ipuinak, jolasak, esapideak eta kantak; horiek guztiak XXI. mendeko haurrei itzultzeko.
FITXA TEKNIKOA
Aktoreak: Oier Zuñiga Eta Laura Villanueva
Iraupena: 45 minutu
Norentzat zuzendua: Familientzako gomendatua
Sustatzailea: Euskarabidea + Nafarroako Gobernua
Ekoiztetxea: Labrit Multimedia
Laguntzaileak: Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatea