Arbizuko itxiera perimetrala dela eta, hainbat aldaketa egongo dira hondakin zerbitzuak Arbizun kokatutako instalakuntzan eskeintzen diren zerbitzuekin, Arbizutik kanpo bizi diren herritarrak ezingo bait dira plantara gerturatu.
Itxiera perimetralaren iraupena luzatu eta gero, aldaketa hauek maiatzaren 7a arte mantenduko dira.
Arbizun eskeinitako zerbitzua | Aukerak |
Kubo banaketa | Posteetara eramango dituzte hezitzaileek |
Garbigune finkoa (altzariak, tresna elektrikoak, tamaina haundiko tresnak, hondakin arriskutsuak…) | Altsasuko Garbigunera eraman daitezke, Emausgo Trapuketarien doako bilketa eskatu edo, tamaina haundiko hondakinak kanpo, garbigune mugikorraren bitartez kudeatu |
Konpost banaketa | Itxiera perimetrala bukatu arte itxoin beharko da |
5. edukiontzirako material banaketa (poltsa konpostagarriak, kuboak, giltzak) | Hezitzaileekin hitzegin lehendabizi eta gero Altsasuko Garbigunetik jaso materiala |
Konpostera banaketa | Itxiera perimetrala bukatu arte itxoin beharko da |
Komunikazio materiala (eskuorriak, gidak…) | Whatsapp edo posta elektroniko bitartez bidaliko da |
Inausketa kudeaketa | Altsasuko Garbigunera eraman daitezke |
Obra txikiko hondakin kudeaketa | Altsasuko Garbigunera eraman daitezke |
Egur kudeaketa | Altsasuko Garbigunera eraman daitezke |
Txatarra kudeaketa | Altsasuko Garbigunera eraman daitezke |
Eskaerak egiteko edota informazioa eskatzeko:
900 730 450 (doakoa)
hz2@sakana-mank.eus (hezitzailea)
hz5@sakana-mank.eus (hezitzailea)
Emauseko Trapuketarien bilketa eskatzeko:
sakana-mank.eus/hondakinak/Emauseko Trapuketariak
948 464 867
Altsasuko Garbigunea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:30
Hondakin zerbitzu aldaketak dokumentua PDFan
Eskerrik asko hondakinak modu egokian kudeatzen jarraitzeagatik!