Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Hondakin Zerbitzuan aldaketak | Arbizuko itxiera perimetrala, 2021eko apirila

Arbizuko itxiera perimetrala dela eta, hainbat aldaketa egongo dira hondakin zerbitzuak Arbizun kokatutako instalakuntzan eskeintzen diren zerbitzuekin, Arbizutik kanpo bizi diren herritarrak ezingo bait dira plantara gerturatu.

Itxiera perimetralaren iraupena luzatu eta gero, aldaketa hauek maiatzaren 7a arte mantenduko dira.

 

Arbizun eskeinitako zerbitzua Aukerak
Kubo banaketa Posteetara eramango dituzte hezitzaileek
Garbigune finkoa (altzariak, tresna elektrikoak, tamaina haundiko tresnak, hondakin arriskutsuak…) Altsasuko Garbigunera eraman daitezke,  Emausgo Trapuketarien doako bilketa eskatu edo, tamaina haundiko hondakinak kanpo, garbigune mugikorraren bitartez kudeatu
Konpost banaketa Itxiera perimetrala bukatu arte itxoin beharko da
5. edukiontzirako material banaketa (poltsa konpostagarriak, kuboak, giltzak) Hezitzaileekin hitzegin lehendabizi eta gero Altsasuko Garbigunetik jaso materiala
Konpostera banaketa Itxiera perimetrala bukatu arte itxoin beharko da
Komunikazio materiala (eskuorriak, gidak…) Whatsapp edo posta elektroniko bitartez bidaliko da
Inausketa kudeaketa Altsasuko Garbigunera eraman daitezke
Obra txikiko hondakin kudeaketa Altsasuko Garbigunera eraman daitezke
Egur kudeaketa Altsasuko Garbigunera eraman daitezke
Txatarra kudeaketa Altsasuko Garbigunera eraman daitezke

Eskaerak egiteko edota informazioa eskatzeko:

900 730 450 (doakoa)

hz2@sakana-mank.eus (hezitzailea)

hz5@sakana-mank.eus (hezitzailea)

Emauseko Trapuketarien bilketa eskatzeko:

sakana-mank.eus/hondakinak/Emauseko Trapuketariak

948 464 867

Altsasuko Garbigunea

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:30

Hondakin zerbitzu aldaketak dokumentua PDFan

Eskerrik asko hondakinak modu egokian kudeatzen jarraitzeagatik!