Berriak BERRIA ZABALIK kanpaina abiatuko du Sakanan bailarako merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko. Egin ahal horretan, lagun izango ditu Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea.
Maiatzaren 31etik ekainaren 8ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta ostalariek izena eman beharko dute horretarako prestatu den online formulario batean (ikus https://bl.berria.eus/berria-zabalik-herriak ). Ekainaren 15etik 24ra, herritarrek, aurrez izena eman duten dendetan eta ostalaritzan gastua eginez, zozketa batean parte hartu ahal izango dute.
Ekainaren 30ean, Rural Kutxak babestuta, Sakanako denda eta tabernetan erabiltzeko 1.000 euro zozkatuko dira herritarren artean eta beste 1.000 euro kanpainan parte hartu duten saltokien artean, BERRIA egunkarian publizitatean erabiltzeko.
Ekainaren 15etik 24ra, Sakanako hainbat tabernetan herritarrek eskura izango dituzte BERRIA egunkariaren aleak doan hartzeko.
Uztailaren 2an, berriz, sari banaketa egingo da, batetik, parte hartu duten herritarren artean, eta, bestetik, merkatari eta ostalarien artean.