Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskera ahora! Ikasi eta mugitu zure mundua!

Euskaltegietan izena emateko epea hastearekin batera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako toki entitateek (tartean, Sakanako Mankomunitateak) eta euskaltegiek “Euskera ahora. Ikasi eta mugitu zure mundua!” kanpaina aurkeztu dute, Herritarrak euskara ikasi edo hobetzera animatu dituzte, euskara ikastea hautu erakargarria baita, bizipen eta aukera aberatsak ematen dituena.

Euskaltegien eskaintza

Euskaltegiek ikastaro mota asko eskaintzen dituzte, presentziala, autoikaskuntza, online modalitateak, barnetegiak…

Sakanako Itsasi euskaltegian maila guztiak eskaintzen dituzte, aurrez aurre edo autoikaskuntza bidez. Zure herrian bertan ikasteko aukera duzu, baina ikastetxean guraso taldea sortzeko aukera ere (taldea sortzen bada). Matrikula epea irekita dago irailaren 28ra arte. Eskatu informazioa 948 468 258 telefonoan edo sakana@aek.eus helbidean.

Horretaz gain, Nafarroan euskaltegi sare zabala dago. Sartu Elaideko euskaltegien atalean eta aurkitu zure beharretara egokitzen dena.

Diru laguntza handiak

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasleendako diru laguntza deialdia du. Aurten, esate baterako, euskara ikasleek matrikularen % 62 jaso dute bueltan (pasa den ikasturteari dagokiona). 2022ko diru laguntza deialdiak 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitarte egiten diren ikastaroak hartuko ditu.

Euskarabideak ere diru laguntzak ematen ditu. Irailaren 27an zabalduko du 2021-2022 ikasturteko laguntzak eskatzeko epea eta urriaren 24an bukatuko da.

Gainera, Sakanako zenbait udalek Mankomunitatearen eta Euskarabidearen diru laguntzak osatzen dituzte.

Euskera Ahora eskuorria

Informazio gehiago:

Euskara Zerbitzuan: euskara@sakana-mank.eus edo 948 464 840

Web orri hauetan: www.euskaraikasi.nafarroa.eus edo www.elaide.eus