Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Azaroak 6 | Olatz Salvadorren kontzertua Berriaren alde

Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Aurten Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Zintzilik diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, artista donostiarra indartsu itzuli da Aho uhal lan berriarekin. Kontzertua, azaroaren 6an, 19:30ean izango da Altsasuko Iortia kultur gunean eta sarreren dirua Berriarendako izanen da. 

Haritz Harreguyren estudioan grabatu du Aho uhal diskoa Olatz Salvadorrek. Ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain, Alaia Martin eta Ane Labakaren hitzez osatutako abestiak ere baditu. 12 kantuk osatzen dute diskoa, eta kolaborazio batzuk aurki ditzakegu horietan: Rozalén, La Mare, Idoia Asurmendi eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu abesten. Horiek horrela, aberastasuna da diskoaren ezaugarri nabarmen bat: ahots, melodia eta soinu desberdinek oso giro berezia sortzen dute.

Sarreren prezioa

  • Berrialagunek aurretik 10 €
  • Berrialagunek egunean bertan 12 €
  • Iortia kulturgunean aurretik: 12 €
  • Iortia kulturgunean egunean bertan: 14 € 

Sarreren salmenta

Iortiako txarteldegian https://iortiakultura.com/eu/olatz-salvador 

Afixa

Olatz Salvador azaroak 6 Iortian

Bideoak

https://youtu.be/ncIIdQ1MBB0 (Euria)

https://youtu.be/gM-BCLPtGgA (Zintzilik)

https://youtu.be/lswoXrClnvI (Lokarriak)