Galtzagorri elkarteak, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, BIKO-TEKA, liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren seigarren edizioa antolatu du Iruñean, datorren urtarrilaren 24tik 28ra. Ekimen hau haurrendako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren laguntzari esker egiten da.
2022ko BIKO-TEKAn Iñigo Astiz idazlearen eta Maite Mutuberria ilustratzailearen gidaritzapean jarriko ditugu elkarrekin lanean idazle eta ilustratzaileak: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da seigarren edizio honetan.
Tailer honetara Antxiñe Mendizabal eta Inazio Mujika gonbidatu ditugu euskal album ilustratuen edizioa bertatik bertara ezagutzeko.
Lekua: Iruñeko Kondestable jauregia.
Ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute tailerrean. Interesatuta dauden idazle eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkitzen ahaleginduko gara gero. Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.
Interesa dutenek azaroaren 26a dute azken eguna beharrezko dokumentazioa aurkezteko.
Informazio guztia deialdian (hemen).