Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

“Begirada ezberdin bat” erakusketa Iortian

Pobreziaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako argazki erakusketa otsailaren 2tik 20ra izango da Iortia Kultur Gunean. Ondoren, Arruazun, Lakuntzan eta Urdiainen izango da ikusgai.

Unai Beroiz fotokazetariaren 15 argazkiz osatutako erakusketa,  pertsona guztiek leku bat duten inklusioaren kristalen bidez ikusteko egina da. Argazkiekin azalpen testu bat eta “Ipini itzazu inklusioaren betaurrekoak” – #ipinibetaurrekoak kanpainako lamina sorta bat daude ikusgai.

Inaugurazioa otsailaren 2an izango da, 18:00etan, Iortian. Bertan parte hartuko dute Unai Beroizek, Pobreziaren Aurkako Nafarroako Sareko partaide batek, Anitzaretan (Sakanako Mankomunitateko immigrazio zerbitzuko) gizarte hezitzaileak eta Altsasu, Arruazu, Urdiain eta Lakuntzako udal ordezkariek.

Nafarroako gizartearen bazterretan arreta gutxien eskaintzen zaien pertsonak daude, telesailetan protagonista izaten ez direnak eta aldizkarietako iragarkietan agertzen ez direnak. Horiek erdigunean jartzeko, eta benetan ikusteko, baina baita entzuteko ere prestatu dugu argazki-erakusketa hau. Aporofobia, pobrearenganako beldur eta arbuio hori desagertu dadin.

Begiratu berriro, garbitu betaurrekoak, kendu ezazu miopia soziala. Zure inguruko errealitatea uste duzuna baino aberatsagoa eta askotarikoagoa da.

#pontelasgafas
#ipinibetaurrekoak