Nafarroako Udal eta Mankomunitateetako kirol zerbitzu onenaren saria jaso dugu 2021ean egindako lanagatik Nafarroako Gobernuaren eskutik.
Aurten kirolean duten paper nabarmenagatik hamaika pertsona eta erakunderi eman zaie saria. Rebeca Esnaola sailburuak nabarmendu du sarituek hobetzeko, pertseberantziarako, ardurarako, ahaleginerako, berdintasunerako edo integraziorako duten grina, kirolak transmititzen dituen balioak.
Ekitaldian Unai Hualde Parlamentuko presidentea eta Jose Luis Arasti Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria ere izan dira. Era berean, Iruñeko Udaleko alkateorde María Caballero eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerente Miguel Ángel Pozueta ere bertan izan dira.
Carlota Ciganda golf-jokalaria emakumezkoetan, eta Asier Martinez atleta gizonezkoetan, Nafarroako kirolaririk aipagarrienak izendatu dituzte 2021ean Kirolaren Galardonetan. Taldeka, sari honen irabazleak Osasuna (gizonezkoetan) eta Club Rítmica Alaia (emakumezkoetan) dira, iaz lortutako arrakastengatik.
Bestalde, Paula Remirez izendatu dute epaile nagusi, eta Jose Javier Unzue izendatu dute entrenatzaile onena. San Juan Kirol Elkartea izendatu dute klub nabarmenena, eta federazio onena Saskibaloi Elkartea.
Era berean, Miguel Ángel García Mitxelena zuzendari onena izendatu dute, kirol balioen kategorian Nafarroako Futbol Federazioa izendatu dute, eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta, Sakanako Mankomunitatea hautatu dute erakunde gisa. Mankomunitateko ordezkari gisa izan genituen David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria; Dani Echávarri Manjón, KOZeko orientatzailea; Amaia Gerrikagoitia Uriarte, kirol teknikaria.