Eremu geografiko horretan ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez. Bereziki gazteen artean baina baita publiko orokorrari begira ere zabaldu nahi den ekimena da. Hiru herritarrek proposatutako kantu zerrendekin abiatzen da.
Helburuak
Honako hauek dira ekimen honen helburuak:
- Euskarazko musika zabaltzea eta entzule berriak irabaztea.
- Euskaraz aritzen diren eskualdeko musika proposamenak gizarteratzea.
- Euskaraz aritzen diren musika talde eta estilo berriak gizarteratzea .
- Euskarazko musika proposamenen aniztasuna gizarteratzea (musika estiloak, emakumeen presentzia, belaunaldi ezberdinak…).
Abiatzeko hiru kantu zerrenda
Ekimena abiatzeko hiru herritar hauek proposatutako kantu zerrendak eman dira argitara:
- Irantzu Pastor Ordoki, argazkilaria (Lesaka)
- Arkaitz Mindegia Baleztena, musikaria (Aurtitz)
- Aritz Ganboa De Miguel, artzaina (Arruazu)
Ondoko hilabeteetan herritar gehiagok egindako kantu zerrendak gehituko zaizkio egitasmoari.
Zerrenden zabalkundea
Kantu zerrendak tokiko komunikabideen webguneetan egonen dira edonoren eskura. Zehatzago erran.eus, guaixe.eus eta amezti.eus agerkari digitaletan, baita elaide.eus webgunean ere. Halaber, erakunde antolatzaileen webguneetan ere topatu ahalko dira kantu zerrendak.
Erakunde antolatzaileak
- Baztango Udala-Euskara Zerbitzua
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
- Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
- Sakanako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua