Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRA, EMAKUMEEN ARTEKO SAREAK EHUNDU

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak Etxarri Aranatzeko EmHari joskintza taldearekin batera, Sakanako Emakumeen Arteko Sareak Ehundu topaketa antolatu du datorren azaroaren 27rako. 

Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Sakanako emakumeen arteako sareak ehuntzea helburu duen ekimen ikusgarri eta koloretsua antolatzeko Sakanako herri guztietako joskintza talde, lagun talde zein norbanakoiei eskaera  bat luzatu zaie:  25 zm X 25 zm-ko oihal zati bat prestatzea. Ohial zati hau teknika ezberdinak erabiliz egin daiteke, gantxilloa, patchwork, gurutze puntua, estanpazioa…

Behin oihal guztiak jasota, azaroaren 27an Etxarri Aranatzen egingo den topaketan, zati guztiekin Patchwork erraldoi bat egitea da helburua. 

Ehuntzearen bidez, emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsi ezezik, eskualdeko emakumeen arteko sareak indartzea eta ikustaraztea da helburua.  

Ehuntze kolektiboa behar bezala antolatzeko herri bakoitzetik zenbat oihal zati jasoko diren jakin beharra daukagu eta horretarako azaroaren 22a baino lehen izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean. 

Azaroaren 27ko egitaraua

ETXARRI ARANATZ

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra Emakumeen arteko sareak ehundu

11:00 Topaketa 

13:00 Ekitaldia + Pantxika Lamurren sorpresa