Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

LITERATURA-GERALDIAK 2023

2023. urteko udaberrian eta udazkenean hainbat herritan 12 saio antolatu dira. Hauen helburua euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea izanen da.

Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako saio hauetatik 3 Sakanan burutuko dira:

  • Martxoaren 6ean, Arbizuko Udaletxean, 18:00ean: HITZALDIA | IRAKURBIDE FEMINISTAK EUSKAL LITERATURAN (Iratxe Retolaza).
  • Martxoaren 14ean, Iturmendiko Udaletxean, 18:00ean: SOLASALDIA | EZ ERRAN INORI (Maddi Ane Txoperena)
  • Apirilaren 26ean, Ziordiako Liburutegian, 19:00ean: HITZALDIA | NOLA ATONDU (DUDAN NIRE) GELA BAT NORBERARENA (Miren Agur Meabe)

 

Informazio gehiago

Araitz- Betelu-Larraun- Lekunberriko Euskara Zerbitzua (Ainhoa Beraza): 948 50 44 00 | larbeleareuskaraz@iparmank.eus

Sakanako Mankomunitatea ( Castillo Suárez): 948 46 48 67 | euskara1@sakana-mank.eus