Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAKANAKO MANKOMUNITATEAK ETA NAFARROA OINEZ FUNDAZIOAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE, NAFARROA OINEZ FESTA DELA-ETA, JARDUERA IREKIAK ANTOLATZE ALDERA

Sinatzaileak David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko  lehendakaria, eta Josu Reparaz Leitza, Nafarroa Oinez fundazioko idazkaria, izan dira.

Hitzarmen honi jarraiki,  jarduera hauek antolatuko dira:

Eman arnasa (gureari) jardunaldia, bi mahai-inguru hartuko dituena, Eman arnasa euskarari euskararen erabilerari buruzkoa batetik eta Eman arnasa D ereduari euskal hezkuntzari buruzkoa bestetik. Horretaz gain, eta Euskaltzaindiak Andra Mari ikastolara eginen duen bisita aintzat hartuz, gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatuko da, haurren irakurzaletasuna bulkatzeko helburua izanen duena, Dorleta Kortazarren eskutik.

Sakanako Mankomunitateak 5.000,00 euro jarriko ditu hitzarmen hau gauzatzeko.