TU PUNTADA TIENE UN HILO
Ekimenaren helburua emakume ARTIBISTEN mundu mailako sare bat sortzea da, gure josteko eta ehuntzeko artea berdintasuna aldarrikatzeko eta indarkeria sexistari aurre egiteko erabiltzeko.
PROZEDURA:
1) 10cm zabalera x 70cm luzera duen oihal zati bat josi/brodatu.
2) Kanpainak sare sozialen bidez eskura jarritako QR bidez txartela deskargatu eta zure lanean erantsi txartelean idatzitako mezuarekin batera.
3) Zure oihal zatia herriko toki esanguratsu batean jarri eta argazkia atera. Argazkia berdintasuna@sakana-mank.eus helbidera bidali azaroaren 22rako. Nahi izanez gero sare sozialetan partekatu #TuPuntadaTieneUnHilo traola erabiliz.
4) Gonbidatu inguruko emakumeak ekimenean parte hartzera.
5) Jasotako argazkiak erakunde antolatzaileari bidaliko dizkiogu eta mundu mailako ekimenarekin bat egin.