Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin lankidetzan liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren BEDERATZIGARREN EDIZIOA egingo du Iruñean datorren urtarrilaren 27tik 31ra. Ekimen hau Haurrentzako Albumak sortzeko Etxepare Sariaren laguntzari esker gauzatzen dugu.
BIKO-TEKA 2025ean idazleak eta ilustratzaileak elkarrekin lanean jarriko ditugu berriz ere: liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da. Maite Mutuberria ilustratzaileak eta Iñigo Astiz idazleak gidatuko dute tailerra.
Bederatzigarren tailer honetara Teresa Benéitez (A Fin de Cuentos) eta Xabier eta Eneko Salaberria (1545 argitaletxea) editoreak gonbidatu ditugu. Hiru aditu horien eskutik euskal albumaren edizioaren alderdi ezberdinak ezagutuko ditugu.
Lekua: Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan (Armada Etorbidea, zenbakirik gabe).
Tailerrean ilustratzaile eta idazleek bikoteka parte hartuko dute. Interesatuta dauden idazleak eta ilustratzaileak bakarka edo bikoteka aurkeztu daitezke. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko diegu. Guztira, 8 bikote onartuko dira eta horiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.
Dokumentazioa e-mail bidez bidali beharko dute helbide honetara: administrazioa@ibbygaltzagorri.eus
Interesaturik baldin bazaude, abenduaren 5a da beharrezko dokumentazioa aurkezteko azken eguna: idazleek idazlan labur bat aurkeztu behar dute; ilustratzaileek proiektu bereko 3 ilustrazio; bikoteek proiektuaren zirriborro bat. Horrez gain, curriculuma eta NANaren kopia. Hautagaien artean egile berriak lehenetsiko dira.