Ohar honen bukaeran aipatzen diren Tokierakundeek, euskarazko irakaskuntzaren interesa azaldu nahi diete familiei, hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen hezkuntza teknikoa eta humanoa delako, baita gertuko kulturaren gozamenaren bidez mundu zabalari begiratzeko tresna ere. Helburu horrekin Toki-erakundeek, Euskara Zerbitzuen bidez, baliabide ugari eskaintzen dizkiete familiei euskararen ezagutza eta erabilera sendotzeko.
Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen dirulaguntza jaso duen kanpaina hau osatzeko, #urrutiragoaz proposamen parte-hartzailea ere zabaldu da, marrazki eta argazkien bidez nahi duen orok sare sozialetan bat egin dezan.
Toki-Erakunde sinatzaileak: Udalak: Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Esteribar, Etxauri, Galar, Gares, Estella-Lizarra, Iruña, Noain-Elortzibar, Oltza Zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia. Mankomunitateak: Irantzu, Izarbeibar, Sakana.