Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea martxoaren 15ean bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubeak sustatzeko helburua dute. Booktube bat zer den eta nola parte hartu behar den jakiteko, ikus Mankomunitateak iaz argitaratutako bideoa.
Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira. Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzaileak: Sakanako liburutegi publikoak
Oinarriak
Parte hartzaileak: Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleek har dezakete parte.
Sailak: Lehiaketak lau sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea.
Kategoriak: Lehiaketan honako kategoria hauek bereiziko dira:
a) LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
b) LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.
c) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.
d) DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
e) Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena.
Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 15ean bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek zein liburutegiek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean. Lanak Sakanako Mankomunitateko erregistroan aurkeztuko dira, honako helbide honetan:
- Sakanako Mankomunitatea
- Uriz 32
- 31830 Lakuntza
- 948 464840
- euskara1@sakana-mank.eus
Lanak aurkezteko modua: Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, e-posta, ikastetxea, maila eta adina) antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria. Ezin izanen dira lanak multzoka aurkeztu, hau da, lan bakoitzak bere gutun-azala eta bere plika izanen ditu.
Baldintzak:
a) Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira.
b) Gaia librea izanen da booktubeetan izan ezik. Horietan irakurritako euskarazko liburu bat aholkatuko da. Liburuaren titulua, egilea(k) eta argitaletxea aipatuko dira betiere.
c) Ez dira bertsopaperak ametituko.
d) Lanek ondoko luzera izanen dute:
Kategoria |
Narrazio laburra |
Poesia |
Komikia |
Booktubea |
A |
Orrialde 1 gutxienez 4 orrialde gehienez |
10 lerro gutxienez 50 lerro gehienez |
Orrialde 1 gutxienez 2 orrialde gehienez |
|
B |
2 orrialde gutxienez 5 orrialde gehienez |
20 lerro gutxienez 50 lerro gehienez |
Orrialde 1 gutxienez 3 orrialde gehienez |
|
C |
3 orrialde gutxienez 6 orrialde gehienez |
30 lerro gutxienez 80 lerro gehienez |
2 orrialde gutxienez 4 orrialde gehienez |
1,5 minutu gutxienez 2 minutu gehienez |
D |
4 orrialde gutxienez 7 orrialde gehienez |
40 lerro gutxienez 80 lerro gehienez |
2 orrialde gutxienez 5 orrialde gehienez |
1,5 minutu gutxienez 3 minutu gehienez |
E |
|
|
|
2 minutu gutxienez 4 minutu gehienez |
e) Narrazio laburrak eta poemak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira. 12 puntuko hizki-tamaina erabiliko da.
f) Komikiak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztuko dira. Ez dira onartuko ordenagailuz egindako lanak. Aholkatzen da DinA3 tamainakoak egitea, ongi ikusi ahal izateko testuak.
g) Bideoak USB batean entregatuko dira edo, bestela, Wetransfer bidez bidaliko dira euskara1@sakana-mank.eus helbidera. Egileen datuak aparteko fitxategi batean bidaliko dira.
h) Lanak bakarkakoak izanen dira.
Sariak: Aurkezten diren lan guztien egileek oroigarria jasoko dute. Guztira hogeita hamar sari izanen dira:
Kategoria |
Saria |
Zenbatekoa |
LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena > A |
2 sari |
eBook bana |
LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena > B |
2 sari |
eBook bana |
DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena > C |
2 sari |
eBook bana |
DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena > D |
2 sari |
eBook bana |
Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena > E |
2 sari |
eBook bana |
Sari banaketa: Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, adingabeen kasuan, parte-hartzaileen gurasoek edo tutoreek onartu egiten dute parte-hartzaileei argazkiak ateratzea sari banaketa ekitaldian Sakanako Mankomunitateko euskarri komunikatiboetan zein hedabideetan zabaltzeko. Horretaz gain, baimena ematen dute saritutako bideoak sari banaketan plazaratzeko. Adinez nagusiak direnen kasuan, haiek beraiek izanen dira baimena emango dutenak.
Argitalpena: Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egileen izenak adieraziz. Booktubeen kasuan, Sakanako Mankomunitateak kanal bat sortuko du propio aurkeztutako lanak plazaratzeko. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, adingabeen kasuan, parte-hartzaileen gurasoek edo tutoreek onartu egiten dute parte-hartzaileen bideoak You Tuben jartzea. Adinez nagusiak direnen kasuan, haiek beraiek izanen dira baimena ematen dutenak.
Epaimahaia: Epaimahaiko kideak Sakanako Mankomunitateko lehendakariak izendatuko ditu. Aurkeztutako lanek gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango lirateke. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahal izanen dira lan batzuen artean. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileen gurasoek edo tutoreek onartu egiten dute parte-hartzaileek lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Sakanako Mankomunitatearen fitxategi batean gordeta geratuko direla. Parte hartzaileen guraso zein tutoreek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, tratamendua murrizteko edota haren kontra egiteko. Horretarako, jakinarazpen idatzia bidali beharko dute Sakanako Mankomunitatera. Adinez nagusiak direnen kasuan, haiek beraiek izanen dira baimena ematen dutenak eta beren eskubideak gauzatuko dituztenak.