Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nanoipuin Lehiaketa | 2019

Euskaltegietako Ikasleei Zein Mintzakideei Zuzendutako Nanoipuin Lehiaketa 2019

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

3 kategoria ditu lehiaketak:

1. kategoria A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. kategorian, berriz, B1 mailako ikasleek.
3. kategoria B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.

Lanak martxoaren 15era arte Internet bidez bidali daitezke euskara1@sakana-mank.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila) beste dokumentu batean bidaliko dira.

Oinarriak PDFan – Nano ipuinlehiaketa 2019

Oinarriak

 Lehena

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako parte-hartzaileek ere.

Bigarrena

3 maila ditu lehiaketak:

 1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.

 2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek.

 3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.

Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan hartuko dute parte.

Hirugarrena

Lanak banaka egingo dira, eta egile bakoitzak nahi beste testu aurkez ditzake. Nanoipuin bakoitzak 100 hitz izango ditu gutxienez eta 150 gehienez.

 Laugarrena

Lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira.

Bosgarrena

Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

Seigarrena

Lanak Internet bidez bidaliko dira euskara1@sakana-mank.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila) beste dokumentu batean bidaliko dira antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik.

Zazpigarrena

Sakanako Mankomunitateak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da.

 Zortzigarrena

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a izango da.

Bederatzigarrena

Sariak eman gabe gera daitezke, baldin eta obrek ez badute behar bezalako merezimendurik. Era berean, sariak ex aequo moduan banatu ahalko dira lan batzuen artean.

 Hamargarrena

Aurkeztutako lanak Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira. Mankomunitateak lanak argitaratzeko aukera gordeko du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.

Hamaikagarrena

Maila bakoitzeko saridunek eBook bat jasoko dute.

Hamabigarrena

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.

Hamabigarrena

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Sakanako Mankomunitatearen fitxategi batean gordeta geratuko direla. Parte hartzaileek eskubidea dute beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, tratamendua murrizteko edota haren kontra egiteko. Horretarako, jakinarazpen idatzia bidali beharko dute Sakanako Mankomunitatera.

Hamahirugarrena

Sari-ematea berariaz antolaturiko ekitaldi batean egingo da. Sakanako Mankomunitateak ekitaldian ateratako argazki eta bideoak zabaldu ahal izanen ditu.