NORK ESKAINIKO DU? Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazle eta literatur dinamizatzaileak.
NORENDAKO DA? Guraso, irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, zaintzaile eta bitartekariendako. Haur Literatura gustuko duen edonorendako.
NOIZ IZANGO DA? Apirilaren 6an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00etara.
NON IZANGO DA? Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.
NON EMAN BEHAR DA IZENA? Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean. Tokiak mugatuak izanen dira. Matrikula 10 eurokoa izanen da.
ZEINTZUK DIRA HELBURUAK? Haur poesia ezagutzeko modurik eraginkorrena frogatuko dugu: sortu, antzeztu, kontatu, esan. Horretarako, hainbat joko eta ariketa egingo ditugu, eskua eta burua ez ezik, gorputz osoa ere mugituz. Erabat praktikoa izango da.