Babestu ezazu ur-instalazioa izozteetatik eta tenperatura baxuetatik

January 17, 2017

Hurrengo egunetarako iragarritako tenperatura baxuak direla eta, komenigarria da zure ur-hodiak, kontagailuak eta instalazioak babestea. Izan ere, zero azpiko tenperaturek ur-instalazioak kaltetu egin ditzakete, baldin eta behar bezala isolatuta ez badaude. Babes-neurri horiek neguko hilabeteetan oro har hartzea komeni da.

Nola prebenituko ditugu izozteek gure etxeetako eta nabeetako kontagailuetan eta hodietan eragin ditzaketen kalteak? 

  • Aztertu ezazu zein baldintzatan dagoen zure jabetzako lurrean dagoen ur-hartunea.
  • Kaleko kontagailu, txorrota, giltza eta galdarek arrisku berezia dute. Komeni da isolatzaile termikoez estalita egotea.
  • Izozteak eta tenperatura baxuak egun jarraietan eginez gero, utzi ur-hari bat ateratzen txorrotaren batetik; ura hodietan izoztea saihestuko duzu.
  • Merkatuan badira termostatodun balbula batzuk zero azpiko tenperaturak daudenean txorrota automatikoki irekitzen dutenak. Oso erraz instalatzen dira. Galdetu instalatzaileari.
  • Izozteek arazo larriagoak eragiten dituzte etxea bi egun baino gehiagotan hutsik baldin badago. Kasu horretan, komenigarria da neurri prebentiboak kontuan hartzea.

Zer egin dezaket nire jabegoko lurrean dagoen instalazioa izoztu bada eta ur-hornidura eten egin bada? 

  • Bota ur edo aire beroa instalazioaren gainean, desizozteko.
  • Ez erabili surik zuzenean instalazioa desizozteko.
  • Arazoak irauten badu, jar zaitez harremanetan instalatzailearekin.

Gogoratu Mankomunitateak ez duela eskumenik zure jabego pribatuko ur-hartunearen mantentze-lanetan.


<< atzera