Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Begiraleendako hizkuntza prestakuntza saioa

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak begiraleendako hizkuntza prestakuntza ikastaroak antolatu ditu. Horietako bat Altsasun izanen da, irailaren 8an eta 9an, hain zuzen ere. Dindaia fundazioak emanen du.

Interesa dutenek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena. Epea irailaren 4an bukatuko da, eguerdiko 12:00etan.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

  • Izena: Begiraleak eragile: Euskarazko sozializazioa sustatzeko ikastaroa

  • Antolatzailea: Euskarabidea

  • Laguntzaileak: Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala

  • Irakaslea: Dindaia

  • Hartzaileak: Monitoreak, hezitzaileak, entrenatzaileak…

  • Iraupena: 9 ordu

  • Noiz: Irailak 8, ostirala, 17:00-20:00 eta irailak 9 larunbata, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00.

  • Tokia: Altsasuko Zelandi kiroldegia.

  • Edukia:

  1. Hezitzaileendako Nafar Gobernuak argitaratutako gidaren aurkezpena. Nafarroako euskararen egoera eta oinarri soziolinguistikoak

  2. Aisialdiko jarduerak. Euskara sustatzeko estrategiak eta teknikak.

  3. Euskara sustatzeko baliabideak eta ondorioak.

  • Izen-ematea:

    • Epea: Irailaren 4ra arte (eguerdiko 12:00ak). Plazak izena emateko hurrenkeran beteko dira.

    • Non: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus).

  • Parte-hartzaileak: gutxieneko kopurua 10-12 lagun eta gehienezkoa 25.

  • Gida: Parte-hartzaileei gidatxoa banatuko zaie.

AZALPENA

2017ko urtarrilaren 25ean, Nafarroako Gobernuak Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) onartu zuen Gobernu akordio bidez. Onartutako Euskararen Plan Estrategikoaren helburuak burutzeko egin beharreko ekintzen artean honakoak ezartzen dira:

  • “Hizkuntza dinamizazioko prestakuntza ekintzak egitea monitore, hezitzaile, entrenatzaile edo antzekoekin, egiten dituzten ekintzetan euskararen erabilera susta dezaten”.

  • “Monitore, hezitzaile eta entrenatzaileei hizkuntza prestakuntza teknikoa eta baliabideak ematea (bereiazko hiztegiak, ikastaroak, materialak, etab.)”.

Horren guztiaren ondorioz, Euskarabideak begiraleentzat 9 ikastaro antolatzea erabaki du, Dindaia fundazioaren bidez. Horietako bat Altsasun eginen da.