Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskaraldiari buruzko “Biziprest” dokumentala Altsasun

Ekainaren 9an, 18:30ean, Altsasuko Gure Etxean Biziprest; gehiago gara dokumentala eskainiko da. Honek, 2020ko Euskaraldiaren haritik eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara…

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu

   Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk, tartean Sakanakoak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Besteak, beste, proposamenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Kanpainak hiru urrats ditu…

“Berria zabalik” Sakanako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina

“Berria zabalik” Sakanako tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina

Berriak BERRIA ZABALIK kanpaina abiatuko du Sakanan bailarako merkatari txiki eta ostalarien jarduna biziberritzeko. Egin ahal horretan, lagun izango ditu Sakanako Mankomunitatea eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea. Maiatzaren 31etik ekainaren 8ra, kanpainan parte hartu nahi duten merkatari eta…

Sakanako mintzakidek antolatutako lehiaketa: Zein da Sakanako zure txokorik politena edo gustukoen duzuna?

Sakanako Mintzakidek Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Lehiaketan parte hartzeko ez da behar Mintzakideko kide izatea; euskaraz hitz egiteko gai den edozeinek parte hartu dezake. Parte-hartzea erraza da: Gogoko leku horretara joan eta bideo labur…

Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan

Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan

  Hari izpia hartzen, Euskal kulturaren erronkak Nafarroan aurtengo jardunaldiak aurkeztu dira. Sakanko Mankomunitatea parte den Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak sustatutako jardunaldiek, euskal kulturaren erronkei buruzko gogoeta piztea dute helburu. Iaz antolatu ziren jardunaldi hauek lehen…

Sakana Sutondotik ostegunero bideo berri bat

Sakana Sutondotik ostegunero bideo berri bat

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Sakanako Garapen Agentziak eta Dastatu Sakanak elkarlanean antolatu dute Sakana Sutondotik kanpaina. Egitasmoak bi helburu ditu: Sakanako hizkerak zabaltzea eta Sakanako ekoizpen jasangarria eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzea. Eskualdeko hainbat eragile protagonista dituen bideo bat argitaratuko…

Euskalgintzarekin elkarlanerako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak abian ditu Sakanako Mankomunitateak

Euskalgintzarekin elkarlanerako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak abian ditu Sakanako Mankomunitateak

Batetik, gaur, otsailak 5, Hitzarmenak Sinatu ditu Berria eta Garabiderekin. Berriari, zehazki, Euskararen erabilera gizarteko sektore guztietara zabaltzeko ahaleginean, Berria eta Nafarroako Hitza argitaratu eta euskara eta euskal kultura garatzeko azpiegiturak sustatzeagatik 1.500 € ko babesa emango dio hitzarmenak. Garabiderekin…