Sakanako haur Triatloia, Nafarroako Kirol Jokoen parte den proba, uztailaren 15ean jokatuko da Urdiaingo igerilekuetan goizeko 10:00etan. Hurrengo taulan ikusi daitezke material kontrol eta lasterketa hasieraren ordutegiak, maila desberdinak (emakume zein gizonezkoentzat), dagozkien jaiotze datak eta bakoitzak egin beharreko distantzia.…
Kirol eskolaren gida
Kirolaren euskal ekolak gida berri bat aurkezten digu, “Diru-laguntza, laguntza, beka eta sarietan emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak txertatzeko gida“.
SAKANAKO IRRISTAKETA TOPAKETA | BERTAN BEHERA
Ekaniak 17 larunbatean burutu behar zen Sakanako irristaketa topaketa bertan behera geratu da. Posible da azaroan ekimenaren beste saiakera bat egitea. Parte hartu nahi duen edonork egin dezake; haurrak eta helduak, irristaketa eskoletan egon edo ez. kirolak@sakana-mank.eus T. 948464866 Sakanako Irristaketa Taldeko…
Sakanako orientazio froga
Sakanako eta Aguraingo ikastetxeak antolaturik eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin ORIENTAZIO FROGA antolatu da maiatzaren 12rako, 10:00etan. Altsasuko Institutuko 67 ikasle, Aguraingo 49, Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako 25 eta Etxarriko Andra Mari Ikastolako 22 iksalek parte hartuko dute. Jarduera DBH-ko 4. mailako ikasleei zuzenduta…
Adin txikikoekin whatsappa eta sare sozialak nola erabili kirol-esparruan
Kirol eskolak jardunaldi berri bat aurkezten digu: “Adin txikikoekin whatsappa eta sare sozialak nola erabili kirol-esparruan”. Bertan, gisa honetako galderak erantzuten saiatuko gara: Entrenatzaileak edozein adinetako adin txikikoekin sor ditzake WhatsApp-eko taldeak? Eta taldearen argazkirik igo dezake sare sozialetara? Adin txikiko…
Lehen sorospenen ikastaroa ikastetxeetan
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Lehen sorospen ikastaroa eskaintzen du urtero ikastetxeetan, DYAren eskutik. Aurten Aranatz aldean da, iaz Burunda aldean izan zen eta aurrekoan Arakilgoak. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailakoek parte hartzen dute. Hau da egitaraua: Maiatzak 8 Lakuntza…
Futbol campusa
Irekita dago aurtengo futbol campusean izena emateko epea. Campusean teoria eta praktika uztartuko dira eta kategoria bakoitzean dagozkion gaiak aztertuko dira. Landuko den metodologia, batez ere, jolasen bidez izanen da. Bukatzeko igerilekura joango da eta inguruan irteerak ere egingo dira. Campusa zuzenduko…
Triatloi Campusa uztailean
Uztailaren 3tik – 14ra triatloi campusa burutuko da Altsasuko Zelandi kirolgunean. 8 urtetik 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzenduriko campusa, goizeko 11:00etatik 13:00etara izanen da astelehenetik ostiralera. Izena emateko epea ekainaren 16 arte dago zabalik. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan,…
Eskalada ikastaroa 2017
EGUNAK: Maiatzak 19, 20 eta 21 ORDUTEGIA: Ostiralean, 18:00tatik 20:00tara Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan. Larunbata eta igandean, 10:00etatik 17:00etara (Mankomunitatean gelditu eta kotxeak antolatuko dira. Eguneko bazkaria eraman beharko da) ADINA: 14 urtetik aurrera IZENA EMATEKO EPEA ETA LEKUA: Maiatzak 12,…
Arbizuko duatloia
Martxoaren 25ean ospatuko da Arbizuko duatloiaren 21. edizioa. Goizeko 10:00etan txikienen txanda izango da, Nafarroako kirol jokoetako 5.edizioa da aurten Arbizun jokatuko dena. Haurren izen emateak hemen eta txostena hemen. Helduen duatloia arratsaldean hasiko da baina aurretik, eguerdiko 12:00etatik 15:00ak arte dortsal…