2017ko Sakanako bizikleta eguna irailaren 24ean

September 21, 2017

Sakanako bizikleta eguna, irailaren 24ean izanen da. Goizeko 9:00etan Ziordin hasi eta Irurtzunen bukatuko da. kartela

Guztira 41,3 kilometro eginen dira eta 10 urtetik gorako pertsonentzat pentsatua dago. Partaideak biltzeko autobusa eta bizikletak eramateko kamioiak, herrietako autobus geltokietatik pasako dira. 8:00etan autobusak aterako dira Irurtzun eta Arbizutik herriz herri Ziordira joateko.

Mendiko bizikleta, kaskoa eta gosaria eraman behar dira.

Izen emateko lekuak:

Arakil. – Udaletxean
Irurtzun. – Ikastetxean edo kultur etxean.
Irañeta.-  Manken edo 948464866 telefonoan.
Uharte Arakil. – Ikastetxean.
Arruazu. -  Manken edo 948464866 telefonoan.
Lakuntza. – Ikastetxean, Manken edo 948464866 telefonoan.
Arbizu. – Kiroldegian.
Ergoiea. – Manken edo 948464866 telefonoan.
Etxarri Aranatz. – Ikastetxeetan.
Bakaiku. – Udaletxean.
Iturmendi. – Ikastetxean edo Udaletxean.
Urdiain. – Ikastetxean.
Altsasu. – Ikastetxeetan edo kiroldegian.
Olatzagutia. – Ikastetxean edo kiroldegian.
Ziordia. – Udaletxean.

Informazio gehiago Sakanako Mankomunitateko Kirol Bulegoan kirolak@sakana-mank.com, 948464866 telefonoan.

Arauak eta jakinarazpenak:
Ibilaldi ez lehiakorra da eta izenik eman gabe ezin da parte hartu.
Kaskoa derrigorrezkoa da.
Segurtasun neurriengatik partaide guztiek antolakuntzak erakutsitako ibilbidea jarraitu behar dute.
Gomendagarria da bizikleta doitzea martxa hasi aurretik.
DYA, Polizia Forala, mekanikoa eta autobusa joanen dira martxaren atzetik edozein behar sortu ezkero.

diptikoaren azala diptikoaren barnekaldea

Sare sozialetara gehitu

<< atzera