Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bizikleta eta jolas festa

خروج بالدارجة، العاب تقليدية،ورشة

لصيانة الدراجات، مقايضة للالعاب في

ألساسوا

Sakanako Mankomunitateko Kirol, Euskara eta Immigrazio zerbitzuek elkarlanean, egun bikaina antolatu dute maiatzaren 29an Irurtzungo Foruen plaza inguruan.

9:30ean 2 orduko bizikleta ibilbide erreza.

11:30ean: Jolas herrikoiak (zapiak, koskolak, soka salto…) eta bizikleta konpontzeko tailerra.

12:30ean Kirol materialaren trukea (patinak, erraketak, bizikleta, patinetea, pala, baloiak, esku pilota, eskiak…).

Bukaeran auzatea izanen da eta partaide guztien artean opari bat zozketatuko da.

Izena emateko epea maiatzaren 24an amaitzen da.

LAGUNTZAILEAK: Irurtzungo Udala, Barranka txirrindulari taldea,  Sakanako ikastetxeak eta guraso elkartea, Muruzabal Bizikletak eta Berribikes. 

OHARRA:

Adin guztientzako antolatuta dago txirrindula martxa baina 10 urtetik beherakoek helduen laguntzarekin etorri beharko dute.

IBILBIDEA:

Ibilbidea 1

ARAUTEGIA:

1. Ibilaldi ez lehiakorra da.

2. Ezin da parte hartu izenik eman gabe.

3 Eraman mendiko bizikleta, kaskoa eta ogitartekoa. KASKOA DERRIGORREZKOA DA.

4 Martxa aurretik BIZIKLETA DOITZEA aholkatzen dizuegu.

5 Partaide guztiek antolakuntzaren ibilbidea jarraitu behar dute momentu oro, segurtasuna dela eta.

IZENA EMAN:

948 46 48 66 kirolak@sakana-mank.eus

648 070 710 immigrazioa@sakana-mank.eus

948 46 48 40 euskera2@sakana-mank.eus

Atakondoa edo San Migel ikastetxeetako idazkaritzan.

Parte hartu!

Participa!

2 – شارك !

Participe

УЧАСТВАЙ!