Sakanako Mankomunitateak, Nafarroakoa beste toki-entitate batzuekin batera, D ereduaren aldeko kanpaina antolatu du haien seme-alabak lehen aldiz matrikulatu behar dituzten gurasoei zuzendurik.
D ereduak 40 urteko ibilbidea du, eta agerikoak dira urte hauetan guztietan izan dituen emaitza onak: euskara eta gaztelania ikasteaz gain, atzerriko hizkuntzak ere ikasteko aukera dute D ereduko ikasleek.
Kanpainak D ereduaren aldeko hautua egin zuen familia baten testigantza biltzen du. Hemen dituzu afixa, esku-orria eta bideoa: