Sakanako Mankomunitateak D EREDUA hautatzeko arrazoiak eman nahi dizkizue zalantzarik izan ez dezazuen.
- Euskaraz ez dakiten guraso askok hautatu duten eredua da.
- Milaka haur eta gaztek ikasi dute D ereduan.
- Gehiago dira euskara eskolan ikasi dutenak, etxean ikasi dutenak baino.
- Hizkuntzak barneratzeko unerik aproposena haurtzaroa da.
- Euskara umearen etxeko hizkuntza ez izatea ez da traba euskaraz ikasi eta etxeko lanak egin ahal izateko.
- D ereduko haurrek gaztelania ere ongi ikasiko dute, eskolaren bidez zein inguruaren eraginez.
- Eskolan ikasi ez dituen beste hizkuntza batzuk helduaroan ikasteko erraztasun gehiago dituzte haur eleanitzek
- D ereduan ikasten dutenek aukera gehiago izanen dituzte eremu profesionalean.
- Euskara jakiteak euskaraz ingurua sakonago ezagutu eta ulertzeko aukera ematen du.
- Euskarak (harreman sozialak, kultur produktuak, aisialdiko jarduerak… ) euskal komunitateko kide egiten gaitu.