Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Elaide berria heldu da

www.elaide.eus euskaraz ikasten ari direnendako erreferentziazko webgune izatea bilatzen duen web orria.

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.

Baina zer esan nahi du Elaidek?

ELAIDE hitzak bi esanahi ditu, batetik, hizkera edo hizkuntza erran nahi du; eta, bertzetik, norbaitekin tratua duen pertsonari edo pertsona ezagunari egiten dio erreferentzia. Eta honek guztiak baduzu zentzua ELAIDEn.

Zer aurkituko dute sartzen direnek Elaiden?

Euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna bat, euskaraz ikasten ari direnei lagungarri izanen zaizkien informazio eta tresnekin.

Euskara ikasleentzako txokoa da Elaide. Euskarara hurbildu nahi dutenendako, ikasketa prozesuan aurrera egin nahi badute, euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horiendako toki ezin hobea da ELAIDE. Egitasmo honen helburua da euskara eta euskal kultura euskara ikasleen eta berau ikasteko asmoa dutenen eskura paratzea, eta aberastasun hori konpartitzea; Elaide ikasketa prozesuan bidelagun izanen dute ikasleek.

Bertan aurkituko dituzte: informazio eguneratua eta interesekoa, euskarazko aktibitateen agenda, bi asteroko buletina, euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa, euskara ikasi eta praktikatzeko baliabideak, hainbat webgune eta proiektuetara estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, Euskaraldia, tokiko hedabideak, etab.).