Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ELAIDE.EUS ZUREKIN AURRERA

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek ELAIDE.EUS zabaltzeko kanpaina jarri dute martxan. Webgunean euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko baliabideak eta informazio interesgarria aurkitu daitezke. 

Zergatik Elaide?

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuk 2017an sortu zuten ELAIDE.EUS webgunea, euskara ikasi eta euskaraz bizi nahi duten helduei baliabideak eta informazio interesgarria eskaintzeko helburuarekin. 

Norentzat da Elaide?

Euskara ikasleentzako txokoa da ELAIDE. Euskarara hurbildu nahi dutenentzat, ikasketa prozesuan aurrera egin nahi badute, euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horientzako toki ezin hobea da ELAIDE. 

Egitasmo honen helburua da euskara eta euskal kultura euskara ikasleen eta berau ikasteko asmoa dutenen eskura jartzea eta aberastasun hori konpartitzea. 

Zer aurkituko dute Elaiden? 

Euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna bat, euskaraz ikasten ari direnei lagungarri izanen zaizkien informazio eta tresnekin eta; besterik gabe euskaraz bizi nahi dutenentzat altxorren kutxa bat. 

Informazio eguneratua eta interesekoa, euskarazko jardueren agenda, buletina, euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa, euskara ikasi eta praktikatzeko baliabideak, hainbat webgune eta proiektuetara estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, tokiko hedabideak, etab.).

Euskara ikasleen bidelagun

ELAIDE ikasketa prozesuan bidelagun izanen dute ikasleek. Esaterako, euskara ikasten hasi aurretik, euskaltegiei, matrikulazio datei eta dirulaguntzei buruzko informazioa jaso dezakete. Bidean, baliabideak izanen dituzte eskura, baita Nafarroan euskaraz antolatzen diren jardueren agenda ere. 

https://elaide.eus/eu/elaideeus-zurekin-aurrera