Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoak elkarrekin antolatu dute hizkuntza gutxituetako hedabideen topaketa. Topaketa, urriaren 20an Altsasun izanen da, Nafarroa Oinez festaren bezperan. Aukera paregabea da munduan barrena, hizkuntza gutxituen normalizazioan, hedabideak nola eragiten ari diren jakiteko.
Izena eman hemen, urriaren 7a baino lehen.