Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Argi dago! EUSKARA

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute helduak euskalduntzeko 2016-2017 kanpaina. “Argi dago” izenburu izanik, aurtengo kanpainan telebista lehiaketa bat agertzen da, eta bertan parte hartzen dutenek hitz batzuk asmatu behar dituzte, euskarari hertsiki lotuak guztiak: gozamena, hurbiltasuna, praktikotasuna, transmisioa, balioa, sozializazioa…
Ohiko kartel eta paperezko euskarriez gain, bideo dinamiko eta dibertigarri bat da kanpainaren baliabide nagusia. Denon eskura dago hemen, edota material grafikoan inprimatutako QR kodearen bidez.
Euskaltegiak
Nafarroan euskaltegien sare zabal eta espezializatua dugu eta produktu eskaintza zabala dute norberak bere behar edo gustuen aukera dezan.
Euskaltegiek urte asko daramatzate lanean eta esperientzia handia metatu dute adin, jatorri eta klase orotako milaka herritar euskaraz janzten, euskara irakasten.
Nafarroako euskaltegien datuak, loturak eta kanpainaren hainbat xehetasun aurki daitezke www.elaide.eus webgunean.
Itsasi euskaltegia
Sakanako AEK-ko Itsasi euskaltegian izena emateko azken eguna irailaren 22a izanen da. Informazio gehiago AEK-ko Itsasi euskaltegian: Gartzia Ximenez 46 Altsasu. Tel. 948 468 258. E-posta: sakana@aek.eus
Diru-laguntzak
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu euskara ikasten dutenendako. Gutxi gorabehera matrikularen % 50eko diru-laguntza ematen du (betiere, eskaera kopuruaren arabera). 2015-2016 ikasturtean 95 sakandarrek jasoko dute diru laguntza hori.
Informazioa gehiago hemen eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan: 948 464 840 / 948 464 867
edo euskara@sakana-mank.com.

agi dago está claro