Lakuntzan, 2017ko ekainaren 14ko 18.00tan, Mankomunitateko Batzar Orokorra biltzen da ez ohiko bilkura ospatzeko
1. Batzarrak aho batez erabaki du 2017ko ekainaren 1eko batzarraren akta onartzea.
2. Iribas-Irurtzun proiektua eta dagokion finantza-plana. Gaia aztertu ondoren, Batzarrak gehiengoarekin erabaki du:
a. Iribasko Iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusia berritzeko proiektuari ontzat ematea
b. Iribasko Iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusia berritzeko finantza-plana ontzat ematea
c. Akordio honen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendari Nagusiari bere gehieneko ekarpen ekonomikoa ezar dezan.
3. 2016ko kontuen espedientea. Gaia aztertu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:
a. 2016ko kontuen espedientea ontzat ematea, 2/1995 Foru Legeko 242 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
b. Akordio honen berri ematea Nafarroako Gobernuari.
4. 2017ko aurrekontuaren aldaketak
Lehendakariak oroitu dio Batzarrari 2017ko aurrekontuaren 3 aldaketei buruzko informazioa helarazi zela azken bilkuran. 3 aldaketa horiek dira gaurko bilkuran jorratuko direnak.
Gaia aztertu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:
a. 2017ko 1,2,3 zenbakidun aurrekontuaren aldaketei ontzat ematea.
b. Akordio hau publiko aurrean paratzea 15 egunez dagokion iragarkia Nafar Aldizkari Ofizialean argitaratuz interesatuek nahi izanez gero alegazioak aurkez ditzaten.