2017ko ekainaren 14ko akta

July 3, 2017

Lakuntzan, 2017ko ekainaren 14ko 18.00tan, Mankomunitateko Batzar Orokorra biltzen da  ez ohiko bilkura ospatzeko

1. Batzarrak aho batez erabaki du 2017ko ekainaren 1eko batzarraren akta onartzea.

2. Iribas-Irurtzun proiektua eta dagokion finantza-plana. Gaia aztertu ondoren, Batzarrak gehiengoarekin erabaki du:
a. Iribasko Iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusia berritzeko proiektuari ontzat ematea
b. Iribasko Iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi nagusia berritzeko finantza-plana ontzat ematea
c. Akordio honen berri ematea Toki Administrazioko Zuzendari Nagusiari bere gehieneko ekarpen ekonomikoa ezar dezan.

3. 2016ko kontuen espedientea. Gaia aztertu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:
a. 2016ko kontuen espedientea ontzat ematea, 2/1995 Foru Legeko 242 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
b. Akordio honen berri ematea Nafarroako Gobernuari.

4. 2017ko aurrekontuaren aldaketak
Lehendakariak oroitu dio Batzarrari 2017ko aurrekontuaren 3 aldaketei buruzko informazioa helarazi zela azken bilkuran. 3 aldaketa horiek dira gaurko bilkuran jorratuko direnak.
Gaia aztertu ondoren, Batzarrak aho batez erabaki du:
a. 2017ko 1,2,3 zenbakidun aurrekontuaren aldaketei ontzat ematea.
b. Akordio hau publiko aurrean paratzea 15 egunez dagokion iragarkia Nafar Aldizkari Ofizialean argitaratuz interesatuek nahi izanez gero alegazioak aurkez ditzaten.

2017ko ekainaren 14ko batzarreko akta

Sare sozialetara gehitu

<< atzera