Abenduaren 15ean, goizeko 10:00etan, literatur solasaldia eskainiko du Alex Sardui kantariak Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarduik bere lehen nobela izanen du hizpide: Esan eta egin. Bertan, umetatik nagusi egiten diren arteko lau umeren istorioa kontatzen du. Nagusi egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa sortzen dituzte; betiere laurak batera. Kuadrilla hitzak haiendako zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak liburuan.
Zutabeak eta kantuen hitzak idatzi izan baditu ere, Alex Sarduik (Gernika, 1966) musikaritako du bere burua, eta horrelaxe da ezaguna Euskal Herrian. Gatibu taldeko kantariak aspalditik zuen barruan zuen istorio bat kontatzeko gogoa, eta Esan eta egin lanarekin egin du debuta nobelagintzan, Baga-biga diskoetxearen eskutik.
Alex Sarduik azpimarratu du literatura konplikatua egiteko joera dagoela azken aldian, eta berak literatura irakurterraza egin nahi izan duela, literatura mota hori faltan botatzen duelako.
LIBURUAREN FITXA
Izena: Esan eta egin
Egilea: Alex Sardui
Argitaletxea: Baga-biga
Adina: 12 <
Laburpena:1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatutako eleberri bat da. Lau umeren istorioa kontatzen du, umetatik nagusi egiten diren arte. Nagusi egitean, negozioetan murgiltzen hasten dira, eta zenbait enpresa sortzen dituzte; beti laurak batera. Kuadrilla hitzak haiendako zer esan nahi duen aurkituko du irakurleak liburuan.