2021eko sarituak, 2020koekin batera eta, Mankomunitateko lehendakaria, David Oroz Alonso, eta Anabel Arraiza.
Iaz bezala, herritarrek eta eragileek proposatu dituzte aurtengo Sakana Sarietarako hautagaiak. Guztira, zazpi izan dira finalistak, eta, epaimahaikideek ekitaldian azpimarratu dutenez, “ez da batere erraza izan irabazleak aukeratzea, hautagai oso sendoak zeudelako”. Arakilgo Bioaniztasunaren Zaintza Sarea izan da aurtengo saritua. Gorka Ovejero Arruazuko alkate eta Silvia Marañon Etxarri Aranazko alkatea izan dira, epaimahiaren izenean, irabazleei saria eman dietenak. Iaz bezala, Saria Sakanako ikurra duen katilua izan da.
Saria emateko arrazoien artean, “Ingurumenari, alor sozialari eta ekonomiari” proiektuak egiten dion ekarpena” azpimarratu dute.
Gorka Ovejeros, Arakilgo Bioaniztasunaren Zaintza Sareko kideak eta Silvia Marañon.
Bigarren edizio honek, publikoaren saria ere izan du. Honela, Sakandarrek aukera izan dute finalisten artean gogokoen duten saria hautatzea. Ia 800 sakandarrek hartu dute parte, eta “Biak Bat” proiektua izan da boto gehien jaso dituena. Beretzat izan da, sakandarren babesarekin batera, “Dastatu Sakana” produktu sorta.
"Biak bateko" ordezkaria eta David Oroz Alonso.
Epaimahaikideak
Hauek izan dira II. Sakana Sarien epaimahaia osatu dutenak:
-
Sakanako Mankomunitatea: David Oroz (lehendakaria)
-
Burunda bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Javier Ollo (Altsasuko alkatea)
-
Aranaz bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Silvia Marañon (Etxarri Aranazko alkatea)
-
Arakil bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Gorka Ovejero (Arruazuko alkatea)
-
Belardi ekoizleen elkartea: Begoña Goikoetxea
-
Bierrik fundazioa: Eneida Carreño.
-
Sakanako enpresarien elkartea: Javier Artetxe (Kudeatzailea)
-
Bidelagun turismo elkartea: Valen Ormazabal
-
Sakanako dendari eta ostalarien elkartea: Tania Ganboa
Ta Lauèn" musika taldea.