Musikaz Blai euskarazko musika zabaltzeko Nafarroako toki entitateetako Euskara Zerbitzuen ekimena da. Haren bidez, ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira Elaide.eus webgunearen eta tokiko komunikabideen bitartez. Zerrendak Youtuben eta Spotifyn daude.
2022an Nafarroako ipar-mendebaldeko Euskara Zerbitzuek sortutako ekimena da, eremu geografiko horretako bost pertsona ezagunen kantu zerrendekin. Lehen edizioan 48 euskal talde eta bakarlariren 56 abesti zabaldu dira, euskarazko musikan dagoen aniztasunaren erakusle.
2023an Nafarroako toki entitatetako Euskara Zerbitzu guztietara zabalduko da eta, ondorioz, hedapen geografiko eta maiztasun handiagoa hartuko ditu:
- 28 udal eta mankomunitatek parte hartuko dute.
- Maiatzaren 2tik aurrera, bi astean behin udalerri edo eskualde horietan ezaguna edo erreferentziala den herritar batek proposatutako euskarazko kantu zerrenda berria zabalduko da.
Ekimena gazteei zuzenduta dago bereziki, baina publiko orokorrarendako ere zabalduko da.
HELBURUAK
Hauek dira ekimen honen helburuak:
- Euskarazko musika zabaltzea eta entzule berriak irabaztea.
- Euskaraz aritzen diren Nafarroako musika proposamenak gizarteratzea.
- Euskaraz aritzen diren musika talde eta estilo berriak gizarteratzea.
- Euskarazko musika proposamenen aniztasuna gizarteratzea (musika estiloak, emakumeen presentzia, belaunaldi ezberdinak…).
ZERRENDEN ZABALDUNDEA
Kantu zerrendak Elaide.eus webgunean jarriko dira edonoren eskura, baita tokiko komunikabideen agerkari digitaletan ere (erran.eus, guaixe.eus eta amezti.eus). Sare sozialen bidez ere zabalduko dira. Tokiko irratiek (Beleixe irratia) ere zabalpenean parte hartuko dute.
Zerrendak Spotify eta Youtube plataformetan igoko dira eta horietan ere entzuteko aukera izanen da.
ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK
- Agoitz-Aezkoako Euskara Zerbitzua
- Antsoaingo Udala-Euskara Zerbitzua
- Aranguren Ibarreko Udala-Euskara Zerbitzua
- Atarrabiako Udala-Euskara Zerbitzua
- Auritz, Erroibar, Artzibar eta Luzaideko Euskara Zerbitzua
- Barañaingo Udala-Euskara Zerbitzua
- Baztango Euskara Zerbitzua
- Berriobeitiko Udala-Euskara Zerbitzua
- Berriozargo Udala- Euskara Zerbitzua
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
- Burlatako Udala-Euskara Zerbitzua
- Eguesibarko Udala-Euskara Zerbitzua
- Esteribarko Udala-Euskara Zerbitzua
- Galarko Udala-Euskara Zerbitzua
- Garesko Udala-Euskara Zerbitzua
- Irantzu Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
- Iruñeko Udala-Euskara Zerbitzua
- Izagaldea-Euskara Zerbitzua
- Izarbeibarko Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
- Lizarrako Udala-Euskara Zerbitzua
- Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
- Orkoien, Oltza Zendea eta Etxauriko Euskara Zerbitzua
- Sakanako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
- Tafallako Udala-Euskara Zerbitzua
- Uharteko Udala-Euskara Zerbitzua
- Zaraitzu eta Erronkariko Euskara Zerbitzua
- Zizurko Udala-Euskara Zerbitzua