ZER
Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen lan-duko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan.
- Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua?
- Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez?
- Zer dira arketipoak eta nola funtzionatzen dute?
- Nola sekuentziatzen da istorio bat?
- Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko?
- Zein esperientzia literario eskaini nahi diogu irakurleari?
- Nola funtzionatzen du gurean album ilustratuen edizioaren munduak?
Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako eraba-kiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua.
Junkal Lertxundi, Idoia Arozena (Ikaselkar) eta Carmen Elvira (Pamiela) editoreen eskutik euskal albumaren edizioaren alderdi ezberdinak ezagutuko ditugu. Lertxundik eta Arozenak hezkuntza-ren esparruan sortutako KIMU eta KUKU proiektuen berri emango dute eta Elvirak, besteren artean, arteari lotutako Bagara album saila aurkeztuko du.
IRAKASLEAK
Aitziber Alonso. Ilustratzailea
Harkaitz Cano. Idazlea
HIZLARI GONBIDATUAK
Junkal Lertxundi. Ikaselkarreko KIMU proiektuko Euskara eta literatura atalaren sortzailea.
Idoia Arozena. Ikaselkarreko KIMU proiektuko Euskara eta literatura ataleko editorea.
Carmen Elvira. Pamielako editorea.
METODOLOGIA
BIKO
TEKA tailerraren xede nagusia euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da. Baita idazle eta ilustratzaileek elkar ezagutu eta elkarrekin liburu grafiko bat abiatzeko dinamiken jabe egitea ere. Horregatik, tailer honen emaitza gisa, parte hartzen duen bikote bakoitzak album ilustratu baten proiektua abiatuko du. Tailerra bukatu eta hiru hilabetez, irakasleek segimendua eskainiko diete e-postaz hala nahi duten ikasleei, garatzen ari diren album proiektuaren inguruan.
Tailerrean zehar ariketa praktikoak azalpen teorikoekin tartekatuko dira. Eta horrez gain, film, musika, irudi eta liburuak ere erakutsiko dira.
Ikasleek, zenbait saiotan, lantzen ari diren gaiekin lotutako testu eta irudiak sortuko dituzte, ariketa modura.
NORENTZAT
Gehienez irudigile eta idazle banak osatutako 8 bikotek parte hartuko dute.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
- Idazle eta ilustratzaileek parte hartu dezakete, bakarka zein binaka. Bakarka aurkezten direnei bikotea aurkituko diegu, posible den heinean.
- Parte-hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar eta aurkezten diren hautagaien artean egile berriak lehenetsiko dira.
- Parte-hartzaileek euskaraz jakin behar dute.
- Galtzagorri elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
ESKAINTZA
Tailer honetako prestakuntza jasotzeko beka bana eskainiko zaie aukeratuak diren 16 lagunei (8 bikoteei).
Lau egun eta erdiz, 37 orduko tailer praktikoa eskainiko zaie. Ordu horien barruan, hiru orduz albumen esparruko hiru editorerekin solasaldia izango da.
NOIZ ETA NON
2024ko urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, Iruñeko Kondestable Jauregian: Kale Nagusia, 2. 31001 Iruñea.
Lehenengo lau egunetan, egun osoz: 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin); arratsaldeko 15:30etatik 18:30etara. Azken egunean, ostiralean, goizez bakarrik: 9:00etatik 14:00etara.
Asistentzia derrigorrezkoa da: parte-hartzaileek tailerraren saio guztietara joateko konpromisoa hartu beharko dute.
IZEN-EMATEA
- Ilustratzaile bakoitzak 3 ilustrazio bidali beharko ditu: 3 ilustrazio horiek proiektu berekoak izan behar dute, irudi-kate bat osatuz. Eta argitaratuak egon daitezke edo ez.
- Idazle bakoitzak testu labur bat bidali beharko du: argitaratua edo ez, bere ustetan bere lana hobekien islatzen duen idazlana. Gehienez ere orrialde bateko luzera izan behar du.
- Bikotean aurkezten direnek bere proiektuaren zirriborro bat bidali beharko dute.
- Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute e-mailez administrazioa@ibbygaltzagorri.eus helbidera:
– Curriculuma
– NANaren kopia bat
– Posta elektronikoaren helbidea
– Telefono zenbakia
EPEAK
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023ko abenduaren 1a izango da.
Aukeratutakoei 2023ko abenduaren 11ko astean erantzungo zaie.
ANTOLATZAILEAK
Iruñeko Udala.
Galtzagorri elkartea.
LAGUNTZAILEA
Haurrentzako Album ilustratuak sortzeko Etxepare Saria.
INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK
Galtzagorri elkartea
943 471 487
www.ibbygaltzagorri.eus
galtzagorri@ibbygaltzagorri.eus