Iruñeko Udalak, haurrentzako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariak eta Galtzagorri elkartearekin elkarlanean Biko Teka, liburu ilustratuetarako ilustrazio eta narraziogintza tailer trinkoa plazaratu du. Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen landuko da idazle-ilustratzaileak bikoteka jarriz modu praktikoan. Tailerra doakoa da eta Harkaitz Cano idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak koordinatuko dute.
Ikastaroa San Frantzisko liburutegian burutuko da martxoaren 27, 28 eta 29an, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 10ean amaituko da. Izen emateko, curriculuma, NANaren fotokopia, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa galtzagorri@galtzagorri.eus helbidera bidaltzeaz gain, ilustratzaile bakoitzak bere 3 ilustrazio bidali beharko ditu, eta idazle bakoitzak testu labur bat.
Oinarriak hemen ikusi.